sanz presidentea idima teknologia zentroaren aurkezpenean izan da asteartea, 2007ko azaroaren 20a. miguel sanz sesma nafarroako go


Sanz presidentea IDIMA Teknologia Zentroaren aurkezpenean izan da
Asteartea, 2007ko azaroaren 20a. Miguel Sanz Sesma Nafarroako
Gobernuko presidentea IDIMA (Ingurumen arloko Ikerketa, Garapena eta
Berrikuntza) Teknologia Zentroaren aurkezpenean izan da gaur goizean,
Villamayor de Monjardíngo gazteluan. Teknologia zentroa Lizarrako
Merindadeko Enpresa Elkarteak (ASEME) sustatu du, eta SODENA
(Nafarroako Garapen Sozietatea) eta NAMAINSA (Nafarroako Industria
Ingurumena) sozietate publikoek parte hartzen dute bertan.
IDIMA Teknologia Zentroaren helburuak honako hauek dira: industria
prozesuetarako eta hondakinak birziklatzeko teknologia berriak
ikertzea, teknologia berrien arloko berrikuntzan eta ikerketan
aitzindari izatea, enpresei azken belaunaldiko teknologietan
oinarritutako ingurumen zerbitzuak eskaintzea, sektore guztietako
enpresek egindako ingurumen arloko eskariak bideratzea, eta enpresek
ingurumenaren hobekuntzan parte har dezaten sustatzea.
Kide berriak hartzeko prest dagoen fundazioa du buru IDIMA Teknologia
Zentroak, eta helburu praktikoak dituzten jarduera ildoak zehaztu
ditu; izan ere, hondakinek eragiten dituzten egiazko arazoak
konpontzea du helburu. Hartara, arazoak aukera bilakatu nahi ditu,
ingurumen arloko jokaera hobetzearren, eta hondakinen kudeaketako edo
ekoizpen prozesuko kostuak gutxitzearren.
Teknologia Zentroak Lizarran du egoitza soziala, eta aurreikusitako
ikerketa ildoak hiru taldetan sailka ditzakegu: epe laburrean,
erabilitako pneumatikoak, industria sektorean erabilitako olioa, eta
minda eta materia organikoa; epe ertainean, eraikuntza eta eraispen
lanetako hondakinak, plastikoa, eta ordezko piezen homologazioa; eta
epe luzean, konposatu organiko lurrunkorrak eta bioteknologia
(ingurumen arloko erabileraduna).
IDIMA Zentroak, hain zuzen, erabilitako pneumatikoetatik abiatuta
kautxuzko barandak ekoizteko ikerketa proiektua koordinatzen du.
Proiektu horretan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa eta Ikerketa
Zientifikoen Goi Kontseilua ari dira, eta honako helburu hau du:
ibilgailu, auto eta motorrei eusteko kautxu armatuzko barandak
lantzea, diseinatzea eta ekoiztea. Laborategiko eta pistako probak
egiten ari dira, eta hartara, gaur egungo metalezko barandak
direla-eta motorzaleen eta auto-gidarien artean hildakoak edo
elbarriak eragiten dituzten istripuen kopurua gutxitzea lortuko da.
Gainera, erabilitako pneumatikoak birziklatu ahal izango dira.
Bestalde, erabilitako pneumatikoetako kautxua baliatuz asfaltoa
egiteko prozesua hobetzeko proiektuari ere ekin dio Teknologia
Zentroak, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean. Helburua
homogeneotasun handiagoko nahastura lortzea da, eta ondorioz,
baldintza egonkorragoetan gidatzea, euria hobeto drainatzea, eta
zarata txikiagoa egitea ahalbidetuko duen asfaltoa ekoiztea.
Beste ikerketa proiektu baten helburua olioa birziklatzeko prozesuaren
errendimendua hobetzea da, olioa berriro erabili ahal izateko. Hain
zuzen, ura eta olioa (taladrinak, esate baterako) hobeto bereizteko
modua aurkitu nahi dute; era berean, birziklatze prozesuaren bidez
eskuratzen diren olio zatikietarako erabilera ere aurkitu nahi dute.
IDIMA Teknologia Zentroa energia arloko ikerketan ere ari da;
zehatzago esanda, energia baliatzeko sistemak bideragarri izateko
ikertzen ari dira, biomasa hondakinetatik abiatuta. Aipatzekoa da,
leku batzuetan dagoeneko laboreak eta baso biomasa erabiltzen
dituztela energia ekoizteko, eta arestian aipatu ditugun sistemak
neurri horien osagarri izanen dira. Gainera, ikus daitekeenez,
balorazio energetikoaren bidez hondakinak baliatu daitezke, eta
lehengaiak erabiltzea saihestu daiteke.
Eraikuntza eta eraispen lanetako hondakinen gaineko proiektua ere
nabarmentzeko modukoa da. Proiektu horrek bi helburu ditu: batetik,
hondakin horiek sailkapen plantetan erabiltzea; eta bestetik,
sailkapen plantetako errendimendua hobetzea.
Gaur egun, IDIMA Teknologia Zentroko ikerketa lana osatzeko,
hondakinak tratatzeko plantetan birziklatu ezin diren hondakinen
balorazio energetikoan ari dira, eta baita hainbat polimero
birziklatzeko metodoen gaineko ikerketan ere.
Amaitzeko, bioteknologien arloan, bio-irazkiei buruzko ikerketa
nabarmendu behar da, hainbat industriatako gasa eta usaina araztea
helburu duena.
IDIMA lehenago aipatu ditugun sozietate publikoek sortu zuten,
2005ean, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 2006. eta 2007.
urteetan zentroa abiarazten ahalegindu dira sustatzaileak, eta
dagoeneko esan dugun moduan, ekimen pribatuaren bidez sortu bada ere,
erakunde publikoen parte-hartzea ere onartzen du. Espainian ingurumen
arloko ikerketan espezializatutako I + G + B zentrorik ez zegoela
ikusi zuten ASEME elkarteko kide batzuek 2004an , eta gaur aurkeztu
den zentroa sortzeko erabakia hartu zuten, ingurumen arloko hobekuntza
sustatzearren, enpresek ingurumen arloan duten lehiakortasuna
hobetzearren, eta azken batean, Nafarroaren garapena sustatzearren.


Página 3 de 3

  • UMOWA …………………………………… ZAWARTA W DNIU …………………W MIEJSCOWOŚCI …………………… POMIĘDZY
  • 77 MINISTERSTVO ZAHRANIČNÍCH VĚCÍ ČESKÉ REPUBLIKY L
  • 3 MLADINSKA KNJIŽEVNOST PRI POUKU ALI KOMUNIKACIJSKA SITUACIJA OB
  • NISCHR AHSC IS PART OF THE RESEARCH INFRASTRUCTURE FOR
  • SREĆKO STEFANOVIĆ SILIKONI U ZAŠTITI GRAĐEVINSKIH MATERIJALA UVOD SILICIJUM
  • “ NASA VISION FOR SPACE EXPLORATION” C LASSROOM INVESTIGATION
  • 28 QUÍMICA GENERAL EN LA U
  • RES 162519 RESOLUCION ADOPTADA POR EL TRIBUNAL DE CUENTAS
  • BASES LEGALES DE LA PROMOCIÓN “MOVISTAR IMAGENIO EN TU
  • DISCORDIA EN LA FAMILIA LIBERAL LA IDENTIDAD Y
  • 3 ĆWICZENIE 1A POMIAR GĘSTOŚCI STRUMIENIA NEUTRONÓW
  • TWENTY QUESTIONS FOR GETTING STARTED ON A TOPIC FROM
  • A NONİM ŞİRKET – ŞUBE KAPANIŞI ……………………………………………………………… ANONİM ŞİRKETİ
  • DATUM 13072018 EIN WIEDERGEBURT ALS NATION 15 JULI
  • EŁK DNIA SĄD REJONOWY W EŁKU UL
  • LISTADO EMPRESAS POLÍGONO OLIVARES JAÉN ÁREA LABORAL DE JAÉN
  • (11)%20Wz%C3%B3r%20umowy%20modu%C5%82%204
  • PROCEDIMIENTO DISCIPLINARIO VERBAL GALPC12 V1 1 OBJETO ENTREGAR AL
  • INDUCTION UNITS PART 1 – GENERAL 1 RELATED
  • APOYO A LA MADRE CONSTRUYENDO EL ÉXITO (TRANSLATED
  • PAYMENT STATEMENT [FOR USE WITH DEFENCE INFRASTRUCTURE PANEL ONLY]
  • VICERRECTORADO DE POLÍTICAS INCLUSIVAS Y VIDA UNIVERSITARIA MODELO DE
  • ADDITIONAL PROVISIONS FOR CMHC INSURED COMMERCIAL MORTGAGES THAT USE
  • MODELO DE ACUERDO ENTRE BENEFICIARIOS PARA LA REALIZACIÓN DEL
  • NO 951 GENEVA 29 JANUARY 1997 CONCERNING REVIEW OF
  • LAS LIMITACIONES A LOS DERECHOS FUNDAMENTALES HUGO TÓRTORA ARAVENA
  • 58 NO7092 LEY DEL IMPUESTO SOBRE LA RENTA TITULO
  • EPIDEMICS GRADE 7 MODULE 2 UNIT 1 LESSON 3
  • GUÍA DOCENTE TRABAJO Y GÉNERO I DATOS INICIALES DE
  • PA­NAU­DOS SU­TAR­TIS NR (MIESTAS DATA) (ĮMONĖS