sortzez garbia m aria, 30 itxaropenaren ama honela dio esaera zahar batek: «ez da inoiz itxaropena galdu behar».

SORTZEZ GARBIA

M ARIA, 30
ITXAROPENAREN AMA

Honela dio esaera zahar batek: «Ez da inoiz itxaropena galdu behar».
Itxaropen itxaron aditzetik dator. Eta itxaron aditzak agindua bete
egingo dela esan nahi du, egia bihurtuko dela sinestea. Kristauak
gauza asko espero ditu: besteentzat onak izango diren gauzak, guztiok
zoriontsu izango garen munduan bizitzea...
Mariaren irudia itxarotearen eta itxaropena izatearen adibide da.
Mariak, bere bizitzaren bidez, baikor izaten irakasten digu, nahiz eta
gure inguruan dena triste egon.
Beraz, itxaropena maitasunez beteta egongo da, Mariarena bezalaxe.
* Zein egoeratan erabiltzen dugu ondoko esaera zaharra:
“ez da inoiz itxaropena galdu behar”?
* Zer espero dugu gizakiok? Zertan jartzen dugu gure
bihotza?
OTOITZA
Itxaropenaren Andre Maria,
zaindu gure itxaronaldiaren erritmoa,
zaindu gure itxaronaldiaren erritmoa.
Profetek mila aldiz agindutako
semea eman zenigun,
eta guk bere aginduak berriro gure artean
banatzea nahi dugu.
Jesus berpiztuko zela argi ez bazuten ere,
zuk itxaron egin zenuen,
eta guk haren bizitza gure munduaren
suspergarri izatea espero dugu.
31
M ARIA, BIDEA 31

Honela idatzi zuen poeta batek: «Ez dago biderik, bidaiaria; bidea
ibiltzen egiten da». Elkarren ondoan goaz, orpoz orpo, pertsonez
osatutako katea izugarria osatuz.
Besteei laguntzeko gogoz ibiltzea; bizi garen mundu hau hobetzeko
ilusioarekin ibiltzea.
Guztiok alai eta irribarre egiten ikusteko gogoz ibiltzea; zoriontsu
bizitzea, nahiz eta batzuek hori tontakeria dela esan.
Besteak animatzeko bizi, zure lagunak beti gustura egon daitezen.
Maria ere horrela bizi izan zen. Mariak, Jesusen amak, ilusio eta
alaitasun horrekin bizitzea merezi duela esaten digu. Bizi zeu ere
pozik.
* Zein egoeratan izan gaitezke besteentzako bide?
* Zein pertsonaiak eragin du edo eragiten du gugan?
OTOITZA
Bizitzaren ibilbidean ez zara inoiz bakarrik egongo,
Andre Maria izango baituzu alboan.
ZATOZ GUREKIN BIDEAN, ANDRE MARIA, ZATOZ,
ZATOZ GUREKIN BIDEAN, ANDRE MARIA, ZATOZ.
Batzuek ezer aldatzerik ez dagoela esaten duten arren,
egin borroka mundu berri baten alde, egin borroka egia lortzeko.
Gizakiak elkar ezagutu gabe ibiltzen badira,
eskaini zure eskua zurekin dagoenari.
Zure pausoak alferrikakoak iruditzen baldin bazaizkizu ere,
bidea irekitzen ari zara eta beste batzuek jarraituko dute.
31
32
M ARIA, GURE EREDU 32

Ziur naiz pertsona batzuk miretsiko dituzuela: kirolariak, ospetsuak,
artistak... Horiek idoloak direla esaten dugu. Idolo horiek erakarri
egiten gaituzte, erakargarria, harrigarria edo liluragarria den
zerbait dutela iruditzen zaigulako.
Antzeko zerbait gerta dakiguke Mariarekin; eredua da guretzat, berezia
eta liluragarria den zerbait baitu.
Gure ilusio askoren erantzuna da: adeitsuak izateko ilusioa edo
besteei laguntzeko ilusioa; guztien adiskide izateko ilusioa. Mariak
apalak eta onak izateko ilusioa pizten digu.
Haurrak garenez, idoloa baino gehiago delako jotzen dugu Mariagana;
pertsona-eredua da bere maitasuna beroa delako; gure ama da; berari
eskaintzen diogu gaurko otoitza.
* Zertan datza eredu izatea?
* Zein pertsona-eredu miresten dituzu gehien edo zer da
pertsonengan gehien baloratzen duzuna?
* Nola izan zaitezke eredu zure giro horretan?
OTOITZA
Maria, zure irudiaren aurrean
gelditu egiten gara,
egunez egun gure aurrean irekitzen baita
gauza berriak eskainiz.
Zure bizimodu isila
maitasun garbiaren hazi da.
Gure begirada zugana zuzentzeko eskatzen dizugu,
zure eredua jarraitzeko.
Maria, zu zara gure eredua; lagun gaitzazu.
32
33
G URE ALAITASUNAREN AMA 33

Munduko gauzarik ederrenetarikoa da haurren beldurrik gabeko
irribarrea, bere arima apal eta garbia adierazten duena.
Gurasoek euren seme-alabekin adierazten duten maitasuna ikustea baino
gauza atseginagorik ez dago.
Maitasuna dagoenean gure bihotza samurtzen duen erakargarritasun
berezia dago, zoriontsu egiten gaituena.
Baditugu pozik egoteko arrazoiak, Jainkoaren maitasuna ikus baitaiteke
gure artean: eguzkiaren besarkada hartzen duen goiza, txorien txioa,
ilusioz beteriko ama baten maitasuna, jolas egiten gustura dagoen haur
baten irribarrea...
Hori guztia eta beste gauza asko dira gure aurpegiera aldatu eta alai
egoteko arrazoiak.
Mariagan bere bizitza osoa biltzen duen eta bere bihotza ilusioz
betetzen duen zoriontasuna ikus genezake.
Maria zoriontsu izan zen, alai bizi izan zen. Bera da gure
zoriontasunaren arrazoia, gure ama baita, eta Jainkoak, Mariaren
bitartez, benetako mirariak egin baititu.
* Zuen bizitzako zein esperientziatan sentitu zarete alai?
* Zergatik pentsatzen duzue alai sentitu zinetela?
OTOITZA
Maria, gure ondoan zaude beti,
gure kezkak ezagutzen dituzu,
zaindu egiten gaituzu,
zure bularraren kontra estutzen gaituzu
gauzak gaizki joaten zaizkigunean;
gure ondoan, oso hurbil, sentitu nahi zaitugu.
Alaitu gure bizitza,
munduan zehar Jainkoaren maitasuna
zabal dezagun alaitasunez,
munduak alai eta pozik ikus gaitzan.
33
M ARIA SORTZEZ GARBIA 34

Zerutik hitz egiten dizuet; baina ez pentsa gero zerua han goian
dagoela. Ez. zerua jendeak elkarri maite duen toki guztietan dago.
Nire izena Maria da, badakizue, baina Sortzez Garbia ere deitzen
didate. Izen guztiek esanahiren bat dute: Emmanuelek “Jainkoa gure
artean dago” esan nahi du, Teofilok “Jainkoaren adiskide” eta Aingeruk
“Jainkoaren mezulari”.
Ba al dakizue sortzez garbia esaten dugunean zer esan nahi dugun?
Bihotz garbia eta purua duela esan nahi du, inolako orban edo akatsik
gabea. Horrela deitzen naute nire bihotzean ez dagoelako inolako
gaitzik; ez dago gaiztakeriarik nigan. Jainkoaren eta nire artean ez
da inoiz oztoporik egon, ez hormarik, ez eta ate itxirik. Jainkoaren
eta nire artean bidea garbi egon da beti.
Ni besteak bezalakoxe neska bat nintzen: jolastea eta irakurtzea
atsegin nuen, nire amari laguntzen nion, Jainkoarekin hitz egiten nuen
eta beti elkarrekin geunden; zenbat eta gehiago hitz egin berekin,
orduan eta hurbilago zegoen. Hazi nintzenean nire bihotzak eta
Jainkoak lotura estua zuten eta goiz batean Jesusen ama izango
nintzela eta nire barnetik Jesus jaioko zela esanez bere ahotsa entzun
nuen. Jainkoak haurra nintzenetik prestatu ninduen eta bihotz garbia
eta purua oparitu zidan Jesusen sehaska izan zedin; Jainkoarengandik
oso hurbil zegoelako aukeratu zuen Jesusek nire bihotza gizaki
egiteko. Zoriontsua nintzen benetan Jesus nire barnean mugitzen zela
sentitzen nuenean!
* Gauzak ondo egiten saiatzen al gara beti?
* Gure jokaera aztertuta, Jainkoak gure ondoan egotea
nahiko lukeela uste al duzue?
OTOITZA
Bai zorte ona dugula Maria,
zeu baitzara Jesusen ama
eta baita gure ama ere!
Gure bihotzeko ateak
ireki nahi dizkiogu Jesusi.
Irakatsi esandakoa egiten.
Irakatsi maitekorrak izaten.
Irakatsi guztiak maitatzen.
Irakatsi gure lana ondo egiten.
Irakatsi barkatzen.
I rakatsi zintzoak izaten.

  • UNIDAD DE NEURORRADIOLOGIA DIAGNOSTICA Y TERAPEUTICA
  • DECLARACIÓN SOBRE PERCEPCIÓN DE RENTA EL QUE SUSCRIBE
  • GIVEWELLS NOTES FROM CONVERSATION WITH WILLY FOOTE OF ROOT
  • UNLEASHING THE POTENTIAL OF NATURE DISCUSSION PAPER ON
  • EQUIPMENT TRUCK INFORMATION 1 ALL EQUIPMENT TRUCK REQUESTS MUST
  • 7 PASKAITA FIZIŠKAI NETIESINIAI UŽDAVINIAI IŠ VISŲ MATRICŲ TOKIUOSE
  • VOLUNTEER CONSULTATIVE FORUM (VCF) VCF QUARTERLY UPDATE 8
  • PIRKIMO DOKUMENTAI DATA 20130925 VERSIJA 01 A DALIS PUSLAPIS
  • (NACRT) A K C I O N I P
  • GRILE CU RASPUNSURILE REVIZUITE USH DAP 20082009 1 CE
  • CONDICIONAMIENTO DE DOS CONTACTORES K1 Y K2 SEÑALIZACIÓN DE
  • CORTE DE FOIE CON PAN DE ESPECIAS” INGREDIENTES PARA
  • WIPOINNMCT048 PAGE 14 E WIPOINNMCT048 ORIGINAL ENGLISH DATE APRIL
  • AMPLIFICADOR DE 1 KW HF PLUS 2 EA1KO
  • CERTIFICADO DE ORIGEN ACUERDO DE ASOCIACIÓN CHILE ECUADOR
  • ZAŁĄCZNIK DO UCHWAŁY NR XIV 110 2016 RADY POWIATU
  • DÍA UNIVERSAL DE LOS NIÑOS Y LAS NIÑAS 1
  • UNIVERSIDAD DE BURGOS SOLICITUD DE DECLARACIÓN DE EQUIVALENCIA DEL
  • ORGANIZACIÓN QUE PRESENTA EL REPORTE CEIS CENTRO ESTRATÉGICO DE
  • BALANCE GENERAL ES EL DOCUMENTO CONTABLE QUE PRESENTA LA
  • AIM 2019 ANUGERAH INOVASI MARDI 2019 ANUGERAH
  • JEDILNIK NOVEMBER 2020 211 – 611 2020 DAN
  • ENERGY NÁVRH TUREK NÁVRH HRUBÝ VĚK ENERGIE MJ ENERGIE
  • ANOVA INTRODUCTION TO ONEWAY ANALYSIS OF VARIANCE DALE BERGER
  • WELCOME TO THE CURRENT PETROLEUM PRICES PAGE
  • ACADEMIA NACIONAL DE VETERINARIA MONTEVIDEO 11 DE MARZO DE
  • ØVING REDIGERE OG BRUKE KALENDER PÅ MSPROJECT OPPGAVE
  • TERMINY OGLĘDZIN LOKALI PRZEZNACZONYCH DO REMONTU ZE ŚRODKÓW WŁASNYCH
  • AP CHEMISTRY KEYCHAPT 9 STUDY GUIDE 1 THE GEOMETRY
  • MOCIÓN SOBRE LA PEATONALIZACIÓN DE LA CALLE BLAS DE