museoen nazioarteko eguna 2010 1977. urteaz geroztik, mundu osoan ospatzen da museoen nazioarteko eguna, icom-en xii. batzar nagusiak moskun

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2010
1977. urteaz geroztik, mundu osoan ospatzen da Museoen Nazioarteko
Eguna, ICOM-en XII. Batzar Nagusiak Moskun onartu zuen 5. ebazpenaren
ondorioz. Ospakizunaren helburuak dira museoen ahalegina eta ekimena
egun zehatz batean birtualki bateratzea, haien ondarea erakustea,
ondarea beste modu batean eskaintzea eta, azken finean, ezagutzera
ematea.
Museoen jaiak, jatorrian, aurrea hartzen dio etorkizunari eta sortzen
deneko gizarteko ondarearen (artistikoa, folklorikoa, tradizionala,
profesionala, zientifikoa, historikoa, sortzailea, etab.) gaineko
sentsibilizazioa, haren zaintza, hobekuntza eta zabalkundea sustatzen
ditu eta, aldi berean, kultur zentroak dituen edukien eta
edukitzaileen balio ekonomikoa eta sortze-balioa nabarmentzen ditu.
Mundu osoko museoek, egun honen inguruan eta aitzakian, ohikoak ez
diren proposamenak sustatzen dituzte, hala nola, hitzaldiak,
mintegiak, ateak zabaltzeko jardunaldiak, bisitaldi gidatuak,
sarreraren prezioaren murrizketa edo doakotasuna, adin zehatzetarako
programa bereziak, familientzako programak, bai eta gune hauek publiko
berriarengana, bestela establezimendu hauetara hurbilduko ez
litzatekeenarengana, hurbiltzen dituzten ekintza ugari ere.
+ Museoen Eguna Bizkaian
Ospakizuna datorren asteartean, maiatzak 18, izango da. Aurten ere,
Bizkaiko Foru Aldundiak bat egingo du ospakizunaren, ulertzen baitu
museoak gizartearen eta haren garapenaren zerbitzura dauden eragile
aktiboak direla eta gizartean garrantzi handiko zeregina dutela.
Bizkaiko museo guztiek bat egin dute ospakizunarekin; hala, maiatzaren
18an, ateak zabalduko dizkiote publikoari. Museo batzuk maiatzaren
15ean hasiko dira Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen.
+ Programa Bizkaian
1.
Maiatzak 15, larunbata
Arkeologi Museoa “Cultura Mágica” ikuskizunarekin (musika, dantza,
soinu-piroteknia eta puxiken jauriketa) hasiko da ospatzen eguna,
Unamuno plazan,
*
12:20 h. Soinu-piroteknia Mallonako eskaileratik, jaia
iragartzeko.
*
12:25 h. Jazz banda baten emanaldia.
*
12:55 h. Museoen Eguna aldarrikatzeko berbaldi laburra eta puxikak
jaurtitzea.
*
13:00 h. Antzerkia Museoaren eskaileretan.
Museoen Egunaren propaganda-orriak inguruan banatzea..
*
Museoen Gaua
Larunbatean, maiatzak 15, Euskal Museoak, Arkeologi Museoak eta
Gernikako Bakearen Museoak Museoen Gaua ospatzeko zenbait ekitaldi
antolatu dituzte. Ekitaldion bidez, publikoa ordutegi berezian zentro
haietara joatera gonbidatu nahi dituzte.
2. Maiatzak 16, igandea
Euskal Museoak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Euskal Herria
Museoak, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak, Athletic Cluben
trofeoen eta erakusketen Aretha, Rialia-Industriaren Museoak, El Pobal
burdinolak eta Enkarterriko Museoak jarduerak diseinatu dituzte
maitzaren 16rako (igandea).
3. Maiatzak 18, asteartea
Doako sarrera Bizkaiko museo guztietan. Kasu batzuetan, bisita
gidatuak eta opariak ere egongo dira.
4. Maiatzak 20, 21 eta 22, ostegun, ostiral eta larunbata
Artelan Berreginen Museoak ospakizun honetarako diseinatutako
jarduerak aste osoan zehar egingo ditu.
Informazio guztia www.bizkaia.net/museoak web orrian aurkitu daiteke.
+ Bizkaian aurrez ikusitako jarduerak
*
Guggenheim Bilbao Museoa. Bilbo
*
Bilboko Arte Eder Museoa. Bilbao
*
Arkeologi Museoa. Bilbao
Maiatzak 15, larunbata
- Sarrera doan
- Oparia parte-hartzaileentzat
*
17:00 h.Bisita gidatua, “Komunikatzeko bideak Historian zehar”.
Jondoni
Jakueren urtea dela eta, historian zehar Bizkaia zeharkatu duten
komunikabideak erakutsiko dira, bai eta haietatik zehar ibili ziren
jende taldeak, materialak eta ideiak ere.
*
18:00 h. Bisita monografikoa: “Arenazako kobako lantza
(Galdames)”.
*
18:30 h. Tailerra: Artea Historiaurrean. Arkeologia Gela. Nola
irudikatu zituzten Santimamiñeko bisonteak eta oreinak? Ibilbidea
egingo da museoan ehiztari eta biltzaileen gizarteak erakusten
dituen aretotik, eta zinema saio labur bat egongo da. Horrela, gai
horiek eta beste batzuk argitzeko argibideak emango dira. Horren
ondoren, bisitariek horma-artearen tailerreak parte hartu ahalko
dute, eta euren lanak egingo dituzte, Historiaurreko lehen
artistak bezala..
*
20:00 h. Galdera jokoa: Oinez iraganerantz. Nola dakigu antzina
Bizkaian bizi ziren herriak euren artean eta urrunagokoekin
harremanetan zirela? Zein baliabide erabili zituzten helburu
horretarako? oko horretan parte hartzen dutenek komunikabideekin
zerikusia duten galderei erantzun beharko diete, eta, horretarako,
Arkeologi Museoko erakusketa-aretoetan aurkituko dituzten
arrastoak jarraitu beharko dituzte. Irabazleak BFAren liburu sorta
bat jasoko du.
*
22:00 h. Erakusketa – Kontzertua: Trio Nova Musica Antiqua taldea:
Los sonidos del tiempo. Historia guztian zehar, soinuen munduak
gizakiaren gogoa liluratu izan du. Los sonidos del tiempo
erakusketa eta kontzertua da, Trio Nova Música Antiqua taldeak
eskaintzen duena eta honako laukote honi buruzkoa: ingurua –
soinua- musika - gizakia.
*
Artelan Berreginen Museoa. Bilbo (San Frantzisko, 14)
Maiatzak 15, larunbata
- Sarrera doan
*
10:00-18:00 h. Kultura jaungarriak. Auzoko elkarte eta kolektiboen
parte-hartzeari esker, hainbat kultura eta jatorritako bazkariak
prestatzen diren museoaren barruan. Bertara biltzen direnek,
aukera izango dute San Frantzisko auzoan bizi diren hainbat
kulturetako sukaldaritzaz gozatzeko.
*
Artelan Berreginen Museoa. Bilbo (Conde Mirasol 2)
Maiatzak 20 (osteguna)
*
10:00 eta 12:00 h. Txotxongilo mitologikoak. Tenderete
konpainiaren txotxongiloak izango dira protagonista, eta haien
bitartez, zenbait istorio kontatuko dituzte, gaztetxoenei Greziako
mitologia ezagutarazteko. 50 ume gehienez emanaldi bakoitzean.
Tailerraren prezioa: 1€ umeko.
*
18:00 h. Hitzaldia: La obra en su contexto. El Diadumenos en la
Historia del Arte. Sarrera doan.
*
Artelan Berreginen Museoa. Bilbo (San Frantzisko 14)
Maiatzak, 21 (ostirala)
*
20:00-10:00 h. Gaupasa Museoan. 20 umek aukera izango dute gau bat
museoan pasatzeko, tailerrak eta jokoak eta abar egiten. Afaltzea,
lo egitea eta gosaltzea, dena, garai klasikoko eskulturez
inguruatuta. Prezioa: 3€.
*
Artelan Berreginen Museoa. Bilbo (San Francisco 14)
Maiatzak 22, larunbata
*
20:00 h. Tea Miguel Angelekin. Musika klasikoko kontzertua.
Ekitaldian zehar edo haren amaieran, merienda txiki bat egingo da,
kafea eta etxeko pastelak (herrialde ezberdinetakoak), lasai-lasai
zerbitzatu eta hartzeko. Prezioa: 3 euro.
*
Euskal Museoa. Bilbo
Maiatzak 16, igandea
- Sarrera doan
- 11:00etatik 14:00etara, Bilboko Koral Elkartearen kontzertua.
*
Eleiz Museoa. Bilbo
*
Aste Santuko Pasoen Museoa. Bilbo
*
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Bilbo
Maiatzak 16, igandea
- Museorako sarrera doan.
- Bisitariek opari txiki bana jasoko dute (daudenak agortu arte).
- Doako bisita gidatuak: 10:30ean eta 16:30ean; bisitak euskaraz eta
gaztelaniaz.
- % 25eko deskontua dendako salgaietan.
*
Bilboko Zezen Museoa. Bilbo
*
Athletic Cluben trofeoen eta erakusketen aretoa Bilbo
Maiatzak 15 eta 16, larunbata eta igandea
- Sarrera doan
*
Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa Leioa
*
Euskal Herria Museoa Gernika
Maiatzak 15, larunbata Museoen Gaua
- Sarrera doan
*
16:00 eta 17:15 h. Dokumentala: Chocolate: un placer divino
(ingelesezko bertsioa, azpitituluekin)
*
18:30 h. Erakusketa iraunkorra ikusteko bisita gidatua: batez ere
Caracaseko Erret Konpainiaren merkataritzari jarriko dio arreta,
eta sukaldaritza gelan bukatuko da. Bisita bukatzean, opari bat
emango zaie bisitariei.
*
20:00 h. Hitzaldia: “Txokolatez beteriko historia”
Hizlariak: Gorrotxategi gotzotegia (Tolosa) eta Iñigo Ordorika
(Gernikako Zallo Barri jatetxea)
*
21:30 h. Dastaketak: Miniaturan eginiko errezetak, txokolatedunak
Maiatzak 16, igandea
- Ordutegia: 11:00etatik 15:00etara
- Sarrera doan
- Oparia: bisera eta postala
Dokumentala: Chocolate: un placer divino (ingelesezko bertsioa,
azpitituluekin) 11:00 eta 12:30 h. Bisita gidatua.
*
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa. Gernika
Maiatzak 15, larunbata Museoen Gaua “Birmania por la Paz”
elkartearekiko lankidetzan
- Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 h.
- Sarrera doan 19:00 a 24:00 bitartean.
- Doako bisita gidatuak: 17:30, 18:30, 19:30, 20:30 eta 22:00 h
*
18:30etik 19:30era. Haurrentzako antzerkia: “La princesa Laca en
la lejana Birmania”
*
20:00etatik 22:30era. - Zineforuma: Más allá de Rangún
*
Arrantzaleen Museoa. Bermeo
*
Simón Bolivar Museoa. Bolibar
*
Abertzaletatsunaren Museoa Artea
*
Durangoko Arte eta Historia Museoa. Durango
*
Balentin de Berriotxoa Museoa. Elorrio
*
Rialia/Industriaren Museoa. Portugalete.Maiatzak 16, igandea
- Sarrera doan
- Doako bisita gidatuak, izena aurretiaz emanez gero. Gutxienez, 10
lagun; gehienez, 20.
*
9:00-11:00 h. Horma-pinturaren tailerra. Diseinuak bi gai izango
ditu: bakea eta gizarte harmonia. Pintatze-lana bertaratuen
parte-hartzearekin egingo da. Lan boluntarioa izango da.
Hormairudiaren emaitza, euskarri baten gainean egingo baita,
harrera egiteko pankarta legez erabiliko da, arratsaldean egiten
diren jardueretan.
*
12:00-13:00 h. Paper machéz egindako Mexikoko itsulapikoen
tailerra. Mexikoko herri tradizio hori ezagutarazteko asmoz,
itsulapikoak egingo ditugu maché paperaz. Tailerra egiten
laguntzeko, eskulangintza horretako aditu bat izango dugu, eta,
gainera, begiraleak egongo dira, erabiltzaile guztiei tailerra
egiten laguntzeko.
*
12:00-13:00 h. La cultura por el gusto (erakusketa). Jarduera hori
kultura ezberdinak eta museoak elkarrengana hurbiltzeko apustua
da, eta, horren ildotik, "la cultura por el gusto y el gusto por
la cultura" leloa hartu dugu: Rialia Museoaren inguruan hainbat
herrialdetako pintxoak dastatzeko ekitaldia, besterik gabe.
*
12:00-13:00 h. Globoflexia tailerra Globoflexia lantzeko
oinarrizko tekniketatik abiatuta, bisitariek euren globo-figurak
egin ahalko dituzte. Tailer horretan, euren asmamena, trebetasuna
eta sormena probatuko dituzte, eta haietako bakoitza izango da
bere artelan txikiaren protagonista.
*
16:00-19:00 h. Hennaz egindako tatuajeak. Parte-hartzaileek euren
azaletan biziko dute gorputza hennaz apaintzeko artea, eta, aldi
berean, teknika horren jatorria eta beste kultura batzuetan nola
erabiltzen duten ikasiko dute; adibidez, ezkontza-errituetan.
Arabiar dantzen ikuskizuna. hainbat kulturen fusioa da, bai Erdialdeko
Elkialdekoena bai Afrika Iparraldekoena, baina ziurrenik antzinako
Egipton izango ditu sustraiak. Rask al Hai konpainiak eta Bastet
Tribat Group taldeak eskainiriko arabiar dantzen ikuskizuna da.
*
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Gallarta
Maiatzak 15, larunbata
- Luzatu egingo da museoaren ordutegia: 11:00-14:00 16:00-20:00 h
- Sarrera doan
*
17:00 h. Meatzariak egun batez. Bi taldetan banatuko dira umeak,
eta lehia-joko batean arituko dira. Hainbat probat egin beharko
dituzte, eta minerala ahalik eta azkarren ekarri beharko dute
kostara. Joko horren bitartez, gazteek argi-argi ikusten dute
mineralaren prozesu osoa: lurretik eraustea, garraioa eta
siderurgia-enpresetan transformatzea. Izan ere, antzina lan hori
egiten zutenen lekuan jartzen ditu jokoak. Gehienez, 20 umeko
taldeak izango dira. Euskaraz egingo da jarduera.
Maiatzak 16, igandea
- Luzatu egingo da museoaren ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 h
- Sarrera doan
*
11:30 eta 17:00 h. Meatzariak egun batez. Bi taldetan banatuko
dira umeak, eta lehia-joko batean arituko dira. Hainbat probat
egin beharko dituzte, eta minerala ahalik eta azkarren ekarri
beharko dute kostara. Joko horren bitartez, gazteek argi-argi
ikusten dute mineralaren prozesu osoa: lurretik eraustea, garraioa
eta siderurgia-enpresetan transformatzea. Izan ere, antzina lan
hori egiten zutenen lekuan jartzen ditu jokoak. Gehienez, 20 umeko
taldeak izango dira. Gaztelaniaz egingo da jarduera.
*
El Pobal burdinola Muskiz
Maiatzak 16, igandea
- Ordutegia: 10:00-14:00 h
- Sarrera doan
Kultura-ibilbidea: “Barbadun ibaiaren arroan kokatutako burdinola,
errota eta dorretxeetan zehar ibilaldia”. Enkarterriko Museoarekin
batera egiteko jarduera izango da
*
Enkarterriko Museoa Sopuerta
Maiatzak 16, igandea
- Ordutegia: 10:00-14:00 h.
- Sarrera doan
Kultura-ibilbidea: “Barbadun ibaiaren arroan kokatutako burdinola,
errota eta dorretxeetan zehar ibilaldia”. Enkarterriko Museoarekin
batera egiteko jarduera izango da
*
Balmasedako Museoa Balmaseda.
*
Boinas La Encartada Museoa. Balmaseda

  • IGANDEA IGANDEA 26 DESCRIPCION CABECERA PROGRAMACIÓN DIARIA (E) DESCRIPCION
  • A PPLICATION FORM FOR A MARKET LICENCE ISSUED BY
  • MEDIO AMBIENTE Y SIGRE PRESENTARON EL PASADO 7 DE
  • STEM CELLS POINTS OF VIEW – 11 TO 14
  • DIRECTOR MEDICAL SERVICES BHOPAL TENDER FOR THE SUPPLY OF
  • WYKAZ DOMÓW POMOCY SPOŁECZNEJ W WOJ ŁÓDZKIM LP NAZWA
  • ME414 ESTATÍSTICA PARA EXPERIMENTALISTAS 2º SEMESTRE DE 2007
  • FOCUS ON VOCABULARY AND LANGUAGE SEXUAL MOTIVATION AND THE
  • SZANOWNI PAŃSTWO NINIEJSZA ANKIETA SKIEROWANA JEST DO OSÓB NIEPEŁNOSPRAWNYCH
  • MODECODE (WELL STATUS) ABAN ABANDONED – THE WELLBORE HAS
  • LINK TO GCH0049 LINK TO GCH0071 LINK TO GCH0077
  • Appointment Form in Order for hr Direct to Send
  • IN THE UNITED STATES DISTRICT COURT FOR THE SOUTHERN
  • 3 AUGUST 2011 AN INFANT OR A SMALL CHILD
  • INFORME ESTUDIANTE INTERNACIONAL PROGRAMA IBERO AMÉRICA PROGRAMAS DE INTERCAMBIO
  • ESTADO PLURINACIONAL DE BOLIVIA EMPRESA NACIONAL DE ELECTRICIDAD RECTÁNGULO
  • ………………… WARSZAWA DNIA 21 GRUDNIA 2012 R ZATWIERDZAM WYTYCZNE
  • 23 DE NOVIEMBRE DE 2017 OPEL AMPLÍA SUS NEGOCIOS
  • !DOCTYPE HTML HTML LANGFRFR HEAD ! GOOGLE TAG MANAGER
  • 14 INTRODUCCION A LA SIMULACION LA SIMULACIÓN ES UNA
  • DECISION ON CERTAIN DISPUTE SETTLEMENT PROCEDURES FOR THE GENERAL
  • OPTIONS PROBLEMS ROB WISHES TO BUY A EUROPEAN PUT
  • SUITABILITY OF LIGHT SCATTERING TECHNIQUE FOR MEASUREMENTS OF WATER
  • DNIA DAY OŚWIADCZENIE DOTYCZĄCE ZGŁASZANIA
  • AAINDEX AMINO ACID INDEX DATABASE RELEASE 92 FEB 2017
  • FD SPANISCH III CÓMO ENSEÑAR LA LITERATURA ULRICH KIRCHMAYR
  • ODVOZ GLOMAZNOG OTPADA OTOK PRVIĆ JESEN 2014 LEĆ DOO
  • DOELGROEP ANALYSE KINDEREN TUSSEN DE 8 EN 12 JAAR
  • PETRA KRISTAL ALFRED CITIZENSHIP CANADIAN ▪ DATE OF
  • REQUEST FOR RECORDS DISPOSITION AUTHORITY (SEE INSTRUCTIONS ON REVERSE)