familia, gazteria, kirol eta gizarte gaietako departamentua nafarroako gobernuak juan carlos barcos nagore judoko arbitroari eman dio


FAMILIA, GAZTERIA, KIROL ETA GIZARTE GAIETAKO DEPARTAMENTUA
Nafarroako Gobernuak Juan Carlos Barcos Nagore judoko arbitroari eman
dio Kirolaren Urrezko Domina
Gainera, foru erkidegoan kirola sustatzen aritu diren 24 nafarrei
Zilarrezko Domina emango diete
2009ko azaroak 23, astelehena. Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak
erabaki du Kirolaren Urrezko Domina Juan Carlos Barcos Nagoreri
ematea, nazioko eta nazioarteko ekitaldietan Nafarroako judoaren
enbaxadore gisa eta, oro har, Nafarroan kirolaren alde egin duen
lanagatik.
Izan ere, Moskuko Olinpiadetarako (1980) hautatutako judoko lehen
arbitro espainiarra eta nafarra izan zen. Los Angeles (1984), Seul
(1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiadetan ere izan zen, eta Europar
Batasuneko Arbitraje Batzordeko kide izan zen Atlantan (1996), Sydneyn
(2000), Atenasen (2004) eta Beijingen (2008). Horrez gain, Europar
Batasunaren Judoko Arbitraje zuzendari izan da 1993tik orain arte.
Bestalde, foru erkidegoko Kirolaren Zilarrezko Dominak honako hauei
emango dizkiete: Angel Ablanedo Jimenezi, 25 urte baino gehiago egin
dituelako futbolean, Iruña Kirol Elkartean, Estella Kirol Elkartean
eta beste erakunde batzuetan; Juan Antonio Alonso Dubroti, 25 urte
baino gehiagoan lan egin duelako Futboleko Arbitroen Nafarroako
Elkargoan; Pablo Aranda Lasherasi, 25 urte baino gehiago aritu delako
lan teknikoak eta zuzendaritza lanak egiten Tuterako Los Gavilanes
Hipika Elkartean; Eusebio Cardenal Migueli, 25 urte baino gehiago egin
dituelako Tuterako Kirol Elkartean eta Nafarroako Futbol Federazioan;
Jose Luis Castellanos Alustizari, 25 urte baino gehiago egin dituelako
Barañaingo Lagunak Elkartearen mendiko atalean; Manuel de la Merced
Abadiari, 25 urte baino gehiagoan aritu delako Tuterako San Javier
Kirol Elkartean; Joaquin Elizari Lacostari, 25 urte baino gehiago
aritu delako eskubaloiarena lorrean lanean, Nafarroako Eskubaloi
Federazioan, Atarrabiako Beti Onak Kirol Elkartean, Chantrea Kirol
Elkartean eta beste talde batzuetan; Jesus Maria Goikoetxea Velazi, 25
urte baino gehiago aritu delako futbolean, Lagun Artea eta Lakuntza
Kirol Elkarteetan; Rafael Hernandez Morenori, 25 urte baino gehiago
aritu delako futbolaren alorrean lanean, Tuterako Kirol Elkartean;
Jose Maria Huarriz Euguiri, 25 urte baino gehiago egin dituelako
pilota jokoa sustatzen Udal Pilota Eskolan eta Esteribarko Pilota
Elkartean; Jose María Ilincheta Ilinchetari, 25 urte baino gehiago
egin dituelako txirrindularitzan, Nafarroako Txirrindulari Elkartean,
Iruñan.
Horiez gain, honako hauei ere emango diete Zilarrezko Domina: Pablo
Jesus Iriarte Solari, 25 urte baino gehiagoan ibili delako futbolean,
Artaxoako Athletic Klubean; Pedro Irigoien Cruchagari, 25 urte baino
gehiago egin dituelako futbolean eta areto futbolean, Berriozarreko
Kirol Eskolaren eta Kirol Elkartearen bitartez; Alfredo Irisarri
Izuri, 25 urte baino gehiago ibili delako karatean, Shotokán Kirol
Elkartearen, Nafarroako Karate Federazioaren eta Burlatako Kankuren
bidez; Juan Jose Itarte Balduzi, 25 urte baino gehiago egin dituelako
Faltzesko Kirol Elkartean; Eduardo Marco Arizuri, 25 urte baino
gehiagoan aritu delako Tafallako Bertxarri Judo Elkartean eta
Nafarroako Judo Federazioan; Meliton Martinez Asini, 25 urte baino
gehiago egin dituelako futbolean eta areto futbolean, Azkoiengo
Azkoien taldean eta Azkoiengo Udalaren eskumendeko taldeetan; Jose
Luis Oreja Urizarri, 25 urte baino gehiago egin dituelako
txirrindularitzan, Nafarroako Txirrindulari Elkartean eta Iruñako El
Gesto Elkartean; Pedro Rabal Lopezi, 25 urte baino gehiagoan ibili
delako Atarrabiako Txirrindulari Elkartean eta Zangozako Cantolagua
Txirrindulari Elkartean; Javier Requetibate Ansorenari, atletismoan 25
urte baino gehiago egin dituelako, Nafarroako Unibertsitateko
Atletismo Elkartean, Santa Catalina Laboure ikastetxean, Ermigaña
ikastetxe publikoan eta Nafarroako Atletismo Federazioan; Luis Maria
Rodero Armendarizi, 25 urte baino gehiago egin dituelako Nafarroako
Judo Federazioan; Agustin Rojas Itarteri, Nafarroako Judo Federazioan
25 urte baino gehiago egin dituelako; Gonzalo Rueda Perezi, 25 urte
baino gehiago egin dituelako Altsasuko Kirol Eskoletan, Kirol
Elkartean eta Saskibaloi Elkartean; eta azkenik, Francisco Tazon
Garciari, Iruñako La Jarana Lagunartean 25 urte baino gehiago eman
dituelako.
Guztira 26 nafar sarituko dituzte, Nafarroan kirola sustatzeagatik.


Página 2 de 2

  • VORDERINGSPLANNEN NIVEAU 11 EN 12 SPREKEN NIVEAU 11 NIVEAU
  • 4 FORESTRY PLANTING – 2006 (PROVISIONAL) PURPOSE THIS
  • CEIM HOSPITAL UNIVERSITARI ARNAU DE VILANOVA DE LA GERÈNCIA
  • SOURCES FOR IMAGES NON COMMERCIAL NES PHOTO
  • 4 VARTOTOJŲ TEISIŲ GYNIMO CENTRUI STRAIPSNIŲ APIE VARTOTOJŲ TEISES
  • ZAŁĄCZNIK NR 5 DO SIWZ WYKAZ DOSTAW DO PRZETARGU
  • INFERENCES FOR BURR PARAMETERS BASED ON CENSORED … 169
  • DISPOSICIONES DE INTERÉS EN EL BOE (SEMANA DEL 31
  • 15_poslovnik_o_radu_tijela_za_reg_razvoj
  • U G O V O R ZAVEZANECKA  
  • ZAŁĄCZNIK NR 2 (IMIĘ I NAZWISKO CZŁONKA RODZINY)
  • NUMBER AS91034 VERSION 1 PAGE 2 OF 2 ACHIEVEMENT
  • WYDAWANIE ŻYWNOŚCI POPŻ – L I S T O
  • HELPFUL HINTS FOR GIVING QUALITY FEEDBACK HINT 1
  • BESTEK BULEX GENIAAIR SPLIT LUCHTWATER WARMTEPOMP MET HYDRAULISCHE MODULE
  • MANAŽMENT A EKONOMIKA ISSN 13379488 JOURNAL OF MANAGEMENT AND
  • ATIVIDADES COMPLEMENTARES –REAÇÕES ORGÂNICAS 1 (UELPR) NA SEQÜÊNCIA DE
  • DGR 31219 DEL 04112005 OGGETTO LR N 3894 ART
  • 8 ENGLISH COMMERCIAL LAW BY DR AE PLATSAS SCHOOL
  • CAPÍTULO XXXIII DONDE SE CUENTA LA NOVELA DEL «CURIOSO
  • UNIVERSIDADE DE VERÁN 2010 LUGO 1921 XULIO 2010 OS
  • P ROGRAMA VIAJE DE ESTUDIOS ITALIA 2011 SCUOLA ITALIANA
  • MÀRIUS SAMPERE I PASSARELL (BARCELONA 1928) POEMARIS
  • COMPARISON OF 1ST CYCLE PERIODIC REPORTING SECTION II QUESTIONNAIRES
  • KOCAELI ÜNIVERSITESI REKTÖRLÜĞÜ ARŞIV MÜDÜRLÜĞÜ KURUM ARŞİVİ İŞLEMLERİ MALZEMENIN
  • MUNICÍPIO DE FAZENDA VILANOVA TERMO DE HOMOLOGAÇÃO PREGÃO PRESENCIAL
  • 1 BASE DE DATOS CINAHL PARA USUARIOS DE HINARI
  • POVZETEK REVIZIJSKEGA POROČILA VRHOVNIH REVIZIJSKIH INSTITUCIJ REPUBLIKE MADŽARSKE REPUBLIKE
  • TRAS PASAR 9 MESES EN ESTUDIANDO EN EL REINO
  • 1 SISTEMAS DE APOYO EN LÍNEA AL USUARIO ÚLTIMA